BASAURIKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA
Abian da Basauriko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Basauriko tokiko oinarriak estekan klik eginez.

 

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59an.

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Basauriko Beldur Barik lehiaketan honako hauek har dezakete parte:

1. kategoria: 12-14 urte
2. kategoria: 15 – 17 urte
3. kategoria: 18 – 20 urte

Lanak euskaraz egin beharko dira.

 

BASAURIKO LEHIAKETA LOKALEKO SARIAK

• 1. kategoriako saria (12-14 urte): 300 €
• 2. kategoriako saria (15-17 urte): 300 €
• 3. kategoriako saria (18-20 urte): 300 €

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Basauriko 2022 Tokiko Lehiaketaren epaimahaia Berdintasun Sailak zehaztutako udalerriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.

Basauriko Tokiko Lehiaketaren irabazleak, MARIENEAn – Basauriko Emakumeen Etxean, ezagutzera emango dira, oraindik zehazteke dagoen abenduaren lehen hamabostaldiko egun batean.

BASAURIKO TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Basauriko Berdintasun Saila

MARIENEA – Basauriko Emakumeen etxea

https://berdintasuna.basauri.eus/es/1era-2kain