BELDUR BARIK bizi nahi dugu. #BeldurBarikJarrera

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=O7IFxy6JOg4 [/youtube]

Ainhize Artetxe Olabe
Iraia Bejarano Gil
Itxaso Garcia Zabala
Cristina Rodrigo Ferrero

3. kategoria / 3ª categoría

Laburmetrai honekin, emakumeok bizi ohi dugun egoera bat azaleratu nahi izan dugu, hain zuzen ere, etxera bueltatzeko momentu hori. Gure helburu nagusia, une horretan sentitzen dugun tentsioa transmititzea izan da, beldurra atzetik jarraitzen gaituelako gauero. Uste dugu emakume gehienak identifikatuak sentituko direla eszena hauekin, eta gizonezkoak gure larruan jartzeko eta ulertzeko adibide egokia dela. Gure mezua, “beldur barik b! izi nahi dugu”, tamalez bizitzen ari garen egoera salatzeko sortu dugu, laburmetraia ikusten duen edonor hausnartarazteko eta kontzientziatzeko.