Kategoria: Maitasuna

ONDO MAITE
Post

ONDO MAITE

“Nik esaten dizudana da ondo maitatu behar zaituztela, ez asko edo gutxi“, esan zidan amak maitemintze horiekin hasi nintzenean. Asko gustatzen zitzaidan nire klaseko edo ostiraletan kantxa berean entrenatzen zuen beste talde bateko norbaitekin amets egitea. Goizero irribarre batekin jaikitzea lortzen zuen pertsona berezi harengan pentsatzen eman nahi nituen orduak. Norbaitekin maitemintzen nintzenean sentitzen nuen...

Post

Maitasun ona

[Irantzu Varela] Nire lagun batek dio, maitasunak, soilik gauza bakar bat sorrarazi beharko lukeela: ongizatea. Eta ongizateak, ongi izatea esan nahi du. Beste lagun batek dio, erraza ez dena, zaila dela. Eta badirudi gauza hauek, lagun argiek esaten dituztenak direla, eta bizitza errealean ezartzea, erraza dela. Baina, noizbait maitemindu izan bazara jakingo duzu, lagun argi...

MUTILOK ERE BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGITEN DIOGU INDARKERIA SEXISTARI!
Post

MUTILOK ERE BELDUR BARIK JARRERAREKIN AURRE EGITEN DIOGU INDARKERIA SEXISTARI!

“Bukatu da. Ez naiz konplize izango”. Horrela genion aspaldiko post batean. Indarkeria sexistak bere erramintak erabiltzen dituela gizarte matxista bat mantentzeko? Sorpresa! Mutilok ere gure estrategiak, gure erramintak ditugu aurre egiteko. Eta konplize ez izatea oinarrizkoa da. Kartel eder batek dioen bezala, zapalkuntzaren aurrean zure jarrera isiltasuna bada, orduan zapaltzailearekin zaude. Hona gure Beldur Barik...

KEEP ON MOVING! HARREMAN BAIEZKORRAK SORTZEN!
Post

KEEP ON MOVING! HARREMAN BAIEZKORRAK SORTZEN!

Pasa den astean maitasuna magia potagia ez zela komentatzen egon ginen… Maitasuna eta harreman baiezkorrak nola sortzearen inguruan gurekin pentsatu eta eztabaidatu nahi? Goazen! =Berdintasuna= Ez, ez zaigu diskoa apurtu hitz madarikatuarekin… baina oso oso oso BENETAN OSO funtsezkoa iruditzen zaigu gogoraraztea erlazioak, mota ezberinetakoak izanda ere, berdintasunean sortzen ez badira, ez direla kalitatezkoak. Erlazioak...

HARREMAN BAIEZKOR ETA POSITIBOAK SORTZERA GOAZ. LEHENENGO PAUSUAK.
Post

HARREMAN BAIEZKOR ETA POSITIBOAK SORTZERA GOAZ. LEHENENGO PAUSUAK.

Lagun maitea, heldu da garaia: HITZ EGIN BEHAR DUGU. Eta bai, esaldi klitxeekin hasiko gara: EZ ZARA ZU, SISTEMA DA. Honezkero, argi daukagu sistema, pasito a pasito suave suavesito, bikoteak sortzera garamatzala inongo disimulorik gabe. Begiratzen duzun leku guztietan, zure inguruan dagoen guztia bikoteetan eta familia nuklearretan oinarritzen da. Baaaaaina guk ehun post inguru daramagu...

Post

Ba ez (omen) da horrela

Bakarrik sentitzen naiz maitasunaren aurrean, erabat babesgabe. Maitasunak gainditu egiten nau, maitasuna agertzen denean oso txikia sentitzen naiz eta ez da, pentsatu dezakezuen bezala, ez dudalako jakiten zer egin. Guztiz kontrakoa: beldurtzen nauena zera da, badakidala une bakoitzean zer egin behar dudan. Zergatik nire bizitzako beste kontu batzuekin ez daukat ideia izpirik ere zer egin...

Post

BESTEAK ETA NI?

Baina, baina, baina…bagaude irailean!!! Zer moduz opor osteko krisia? Zer moduz joan da itzulera eskolara edo lanera? Ziur dagoeneko atzazalak jateari utziko diozula erabaki duzula, agenda berria erosteko zorian zaudela, puntualitatea zure erlijio berria bihurtzea pentsatu duzula eta agian kitarra, makrame edo zumba klaseetara apuntatuko zarela bihar bertan. Zer dela eta egiten dugu guzti hau orain?...

Maitatu Beldur Barik Jarrerarekin!
Post

Maitatu Beldur Barik Jarrerarekin!

via GIPHY Gaur goizean aspaldi aurkeztu genizuen eszena hura etorri zait burura tupustean. Gogoratzen duzue? Bertan neska bat parkean dago, jolasean, bapatean mutil bat datorkio, bultzatu egiten du, eta baita kakari buruz hemen idazteko ederregiak ez diren hiz batzuk esan ere… Neska, babes bila, amarengana jotzen duenean, amak bere onerako zerbait esaten diolakoan, zera botatzen...

Post

Ez printziperik ezta “bad boy”-rik ere

via GIPHY Maitasun kontu hauetan sekulako nahaspila dut. Edo behintzat, saldu nahi diguten maitasun kontzeptu horretan. Badirudi itsasona nagoela, ohol baten gainean eserita, eta olatuak nola etortzen diren begira nago. Olatu handiak, txikiagoak, indartsuagoak… Batzuk kulunkatzen naute, beste batzuk gozatu ere egiten ditut… Olatu batzuk “Eman zuk lehenengo pausua!” esaten didate, batzuk “Hemen garrantzitsuena… bustitzea”,...

AMODIO, KRISPETAK ETA BELDUR BARIK JARRERA
Post

AMODIO, KRISPETAK ETA BELDUR BARIK JARRERA

Igandea da. Larunbata joan da, baita ostirala ere eta astelehena atzo baino gertuago dago. Nola demontre joaten dira asteburuak hain azkar? Ostiralean dena egiteko denbora dugula uste dugu… eta zas! Bapatean igande arratsaldea dator bere tristura guztiarekin… Eta hori gutxi ez balitz, bapatean telebista piztu eta gure buruari “Peli romanticona hoietako bat ikusiko dut” esaten...

  • 1
  • 2
  • 5