ERMUAKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA
Abian da Ermuako Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Ermuako tokiko oinarriak estekan klik eginez.

 

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59an.

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Ermuako Beldur Barik lehiaketan honako hauek har dezakete parte:

Ermuan (Bizkaia) erroldatutako pertsonak Ermua Beldur Barik Tokiko Lehiaketan sartu ahal izango dira. Taldean parte hartuz gero, gutxienez pertsona batek baldintza hori betetzen duela egiaztatuko da.

1. kategoria: 12-14 urte
2. kategoria: 15 – 17 urte
3. kategoria: 18 – 20 urte

 

ERMUAKO LEHIAKETA LOKALEKO SARIAK

• 1. kategoriako saria (12-14 urte): 300 €
• 2. kategoriako saria (15-17 urte): 300 €
• 3. kategoriako saria (18-20 urte): 300 €

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Ermuko Tokiko Lehiaketako epaimahaiak tokiko sarietarako lanak onartzeko edo ez onartzeko ahalmena izango du. Bere erabakia eta Ermuko Tokiko Lehiaketaren proiektu irabazleen sari banaketa udalerri honetan egingo da Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan.

ERMUAKO TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Beldur Barik 2022 Ermuko Tokiko Lehiaketa antolatzailea:

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Unitatea – Ermuko Udala

Emakumeen Topalekua 943171030

Casadelamujer@udalermua.net

www.ermua.es