UROLA GARAIKO BELDUR BARIK 2022 TOKIKO LEHIAKETA
Abian da Urola Garaiko Beldur Barik Lehiaketa! Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, Youtube edo Vimeora igo bideoa, bete galdetegia eta irabazi!
Irakurri adi Urola Garaiko tokiko oinarriak estekan klik eginez.

 

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59an.

 

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Urola Garaia eskualdean bizi edo ikasten duten 12 eta 20 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

Parte hartzerako hiru kategoria daude:

1. kategoria: 2010 eta 2008 urteen artean jaioak (2022an 12-14 urte beteko dituztenak)

2. kategoria: 2007 eta 2005 urteen artean jaioak (2022an 15-17 urte beteko dituztenak)

3. kategoria: 2004 eta 2022 urteen artean jaiotakoak (2022an 18-20 urte beteko dituztenak)

 

UROLA GARAIKO LEHIAKETA LOKALEKO SARIAK

● 1. kategoriako saria: 350€
● 1. kategoriako aipamen berezia: 250€
● 2. kategoriako saria: 350€
● 2. kategoriako aipamen berezia: 250€
● 3. kategoriako saria: 350€
● 3. kategoriako aipamen berezia: 250€

 

TOKIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

  • Epaimahaia honakoa da:
  • Hezkidetzan aditua den profesional bat
  • Ikus entzunezkoetan profesional bat
  • Mankomunitateko Berdintasun Batzordeko
  • Politikari bat
  • Mankomunitateko Berdintasun Arloko Teknikariak

Irabazleen izenak azaroaren bukaeran edo abendu hasieran jakinaraziko dira, sari banaketari buruzko zehaztapenak aurrerago komunikatuko dira. Irabazleei aldez aurretik jakinaraziko zaie. Epaimahaiak ez du bere erabakia ezeztatzeko arrazoirik onartuko.

UROLA GARAIKO TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Urola Garaiko Lehiaketa, Urola Garaiko Berdintasun Arloak antolatzen du eta Ilinti eta Bitartean merkatariek diruz laguntzen dute.